XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOR GEHIAGOKA Ardandegi bateko mahai baten alde batetik pedreñatar bat eta bestetik hondarribitar bat egokitu ziren Donostiako hirizaharrean estropada bezpera batean.

Ardoz epeldu xamarrak zeuden eta han ari ziren euren herriaren eta estropalarien alde nor-gehiagoka eta kontrarioa nondik eta nola hobeto zapalduko.

Pedreña: Berriketa ugari, horixe daukak hik.

Gizonak, ordea, eginetik behar dik, ez mihingainetik.

Inondik ere gizon ba`haiz jokoratu hadi.

Hondarribia: Ez diat, bada, asmorik eta horregatik heu bezain gizona nauk edo gizonago, zeren esaera zaharrak dioen bezala: jokoa ez da errenta, hobea oiloa erreta.

Pedreña: Txorakeriak galantak.

Hik egindako berriketa guztiak egiak balira, lepoa ere jarriko huke aiztopean.

Baina neronek baino hobeto jakin-dakik hitz bateko bi gezur esanda hagoena.